Eskola-errefortzua Lehen Hezkuntzan
Ikasle-talde beraren barruan, ikasteko estilo eta erritmo desberdinak aurkezten dira. Ikasle bakoitzak arreta pertsonalizatua behar du, bere gaitasunak ahalik eta gehien garatzeko, zailtasunak ezagutzeko eta gainditzen ikasteko. Gure irakasleek zeregin horretan laguntzen diote ikasleari.
Ikasten ikas dezaten ahalegintzen gara, funtsezkotzat jotzen baitugu adin horietan ikasteko ohitura eta teknika onak hartzea, etorkizunari berme osoz aurre egin ahal izateko.